XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Non ezkutatu du? -galdetu zion.

- Guau-Guau-Guau -erantzun zuen txakurrak.

- Eta? -esan zuen aitak erronka gisa.

- Praka poltsikoan ezkutatu duzula esan dit -erantzun zuen umeak.

Gero, aita harri eta zur utzita, futbol-zelaira joan zen Patxi zain zituen lagunekin jolastera: Simon, Alejandro eta Tomas.

- E-e-ezinezkoa da -esan zuen aitak totelka. Txakurrek ez dute hitz egiten! Zuk bai, Pintto?

- Guau. (Bai.)

- Eta hitz egiten baduzu, zergatik nire semeak ulertzen du eta nik ez?

- Guau-Guau. (Umea delako.)

- Aizu! esan zuen aitak, txakurtxoaren zaunka maltzurretatik piperrik ere ulertu ezinik. Egin dezagun proba bat.

- Berriro? esan zuen txakurrak (Guau-Guau.)

-Joan zaitez zelaira, Patxigana, eta esaiozu belarretan jezartzeko, besoak gurutzatuta. Horrela ikusiko dugu ea benetan mezu bat emateko gai zaren!